127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3044
AGINDUA, 2013ko maiatzaren 13koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira, batetik, Fundación Hurkoa fundazioaren estatutuetako 12., 13., 15., 20., 21. eta 22. artikuluetan egindako aldaketak, eta bestetik, bi artikulu berri (bata 21. eta 22. artikuluen artean egongo da; eta bestea, ordea, 22. eta 23. artikuluen artean), eta estatutuen testu bategina ere onartzen baita.
Aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea. Hona hemen
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2013ko apirilaren 11n sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera bat. Hain zuzen ere, 12., 13., 15., 20., 21. eta 22. artikuluetan egindako aldaketak eta bi artikulu berri (bata 21. eta 22. artikuluen artean egongo da; eta bestea, ordea, 22. eta 23. artikuluen artean) eta estatutuen testu bategina –fundazioaren Patronatuak 2012ko azaroaren 13an erabakitakoa– inskribatzeko eskatzen zen. Eskariarekin batera, espedienteko agiriak aurkezten ziren.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.
Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Donostiako Fundación Hurkoa fundazioaren estatutuetako 12., 13., 15., 20., 21. eta 22. artikuluetan egindako aldaketak eta bi artikulu berri (bata 21. eta 22. artikuluen artean egongo da; eta bestea, ordea, 22. eta 23. artikuluen artean) eta estatutuen testu bategina –fundazioaren Patronatuak 2012ko azaroaren 13an erabakitakoa– inskribatzeko agintzea, agindu honen data dutela, 2013ko urtarrilaren 10ean Guadalupe María Inmaculada Adanez García notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 38/2013).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 13a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.