127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 3 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3040
870/2013 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2012ko abenduaren 11ko 812/2012 Epaia betez, Esther González Iñiguez de Gordoa andreari destino bat emateko dena, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Psikologo kategorian.
Abenduaren 11ko 812/2012 epaia ikusita, eta epailearen aginduaren gaia den administrazio-espedientea hurrengo aurrekarien arabera aztertuta,
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1119/2006 Ebazpenaren bidez onartzen dira Psikologoen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira. (2006ko azaroaren 9ko EHAA, 214. Zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 14ko 490/2008 Ebazpenaren bidez, EHAAn barne-sustapeneko txandako izangaien behin betiko zerrenda puntuazio-hurrenkeraren arabera argitaratzeko agintzen da, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Psikologo kategorian (114. EHAA, 2008ko ekainaren 17koa). I. eranskineko zerrendan Esther González Iñiguez de Gordoa andrea agertzen da, destino-aukerarekin.
Ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 2460/2008 Ebazpena onartu zen. Horren bidez, destino hutsak esleitu ziren, barne-sustapeneko txandaren barruan, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Psikologo kategorian (167. EHAA, 2008ko irailaren 3koa). Esleipendunen artean, ez zen agertu Esther González Iñiguez de Gordoa andrea, eskatutako titulazioa ez egiaztatzeagatik destinoak aukeratzeko epea amaitu aurretik.
Bigarrena.– Esther González Iñiguez de Gordoa andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen uztailaren 18ko 2460/2008 Ebazpenaren aurka, eskatutako destinoa ez esleitzearekin ados ez zegoelako. Ondoren, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen (426/2009 laburtua).
Prozedura judizial horri lehen auzialdian amaiera ematen dion epaiak (Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 3. Epaitegiaren 11/2010 epaia) baietsi egiten du Esther González Iñiguez de Gordoa andreak bere izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda.
Auzitegi Nagusiaren erabaki judiziala, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak jarritako 365/2010 apelazio-errekurtsoari dagokionez, abenduaren 11ko 812/2012 Epaian gauzatzen da. Horren bidez, lehen auzialdian emandako epaia berresten da.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2013ko otsailaren 11ko 48/2013 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaien EAEko Auzitegi Nagusiaren erabaki judiziala betetzeko izapideei.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
Auzitegi Nagusiaren abenduaren 11ko 812/2012 epaiak ezetsi egin zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak jarritako apelazio-errekurtsoa, eta horrela berretsi egin zuen lehen auzialdian emandako epaia. Horretan, baietsi egin zen Esther González Iñiguez de Gordoa andreak jarritako errekurtsoa, administrazio-isiltasunez ezetsi baitzitzaion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 2460/08 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Horren ondorioz, 10 eguneko epea eman zitzaion, prozesuko oinarri orokorren 10.8.3 oinarriak dioenaren arabera, betekizunak egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2013ko otsailaren 11ko 48/2013 Ebazpenaren bidez, EAEko Auzitegi Gorenaren erabaki judiziala exekutatzeko izapideak hasi ziren, eta deklaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2460/2008 Ebazpena ez zela zuzenbidearen araberakoa, Esther González Iñiguez de Gordoa andrearen egoera juridikoari zegokionez.
Hirugarrena.– Prozedura izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikulua).
Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzean interesatuari entzun zaio, halaxe ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluak.
Esther González Iñiguez de Gordoa andreak prozesuko oinarri orokorretako 10.8.3 oinarrian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, bidezkoa da destino bat esleitzea Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (Ajuriagerra OMZ), Psikologo kategorian.
Horregatik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Auzitegi Gorenaren abenduaren 11ko 812/2012 epaia betetzeko agintzea. Epai horrek ezetsi egiten du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak jarritako apelazio-errekurtsoa eta berretsi egiten du lehen auzialdian emandako epaia.
Bigarrena.– Epaia izapide hauen bitartez gauzatzea:
1.– Esther González Iñiguez de Gordoa andreari destino bat esleitzea Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide Taldeko Psikologo kategorian, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (Ajuriagerra OMZ), 2006ko EPEaren testuinguruan, deialdiaren oinarrietan ezarritako prozeduraren arabera.
2.– Esther González Iñiguez de Gordoa andrea pertsonal estatutario finko izendatzea, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide Taldeko Psikologo kategorian, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (Ajuriagerra OMZ).
3.– Destinoaz jabetzeko, Esther González Iñiguez de Gordoa andreak hilabete izango du, esleipenerako Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, eta esleipendunak dokumentazio hau aurkeztu beharko du ekitaldi horretan:
– Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela baztertuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada, edo agiri horiek aztertuta antzematen bada 6.2 oinarrian aipatutako betebeharren bat ez duela betetzen, ezingo da jabetu langile estatutario gisa esleitu zaion destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira bere jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesatuari jakinarazten zaio lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.
Destinoaz jabetu eta hurrengo egunean hasi beharko du lanean lanpostu horretan.
4.– Esther González Iñiguez de Gordoa andreari jaso behar eta jaso ez dituen ordainsariak ematea. Hortik kendu beharko dira, hala dagokionean, lan-errentaren kontzeptu beragatik jasotako ordainsari ekonomikoak, norbere zein besteren konturakoak, eta langabezia-sari edo antzeko kontzeptu moduan jasotakoak. Aldiz, gehitu egin beharko da interes legalaren ondoriozko zenbatekoa.
5.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko, interesdunari jakinarazteko eta EAEko Auzitegi Gorenari ezagutzera emateko agintzea.
Laugarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea epaitegi horri dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.
Bozgarrena.– Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko maiatzaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.