127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3039
832/2013 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Pilar Simón Montes andrea Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzeko dena.
Aztertu dugu Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen otsailaren 20ko 197/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko martxoaren 26ko EHAAn (60. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, Pilar Simón Montes andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Pilar Simón Montes andrea Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2013ko maiatzaren 23tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 15a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.