127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3038
815/2013 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Pilar Simón Montes andrea Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari postutik kentzeko dena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 1417/1998 Ebazpenaren bidez, M.ª Pilar Simón Montes andrea Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Pilar Simón Montes andrea Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari postutik kentzea, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2013ko maiatzaren 22tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Uribeko Eskualdeari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.