Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2013ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3034

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sareko gela tekniko, tunel eta beste bulego batzuen mantenimenduari buruzko lizitazioa jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Euskal Trenbide Sareko gela tekniko, tunel eta beste bulego batzuen mantenimendu-zerbitzua kontratatzea.

c) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 3 urte, kontratua sinatzen denetik hara.

e) Luzapena: urtebete, alderdiek aldez aurretik hala erabakita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, zenbait balioespen-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako gehienezko aurrekontua: laurogeita hemeretzi mila (99.000) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Orokorra.

b) Kalea: San Vicente kalea 8, 14. solairua, Albia eraikina 1, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/es/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/es_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko uztailaren 12a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: baldintza zehatzen pleguan eta baldintza tekniko zehatzen pleguan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko uztailaren 19a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, San Vicente kalea 8, 14. solairua, Albia eraikina 1, 48001 Bilbaao.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Bestelako argibideak: baldintza zehatzen pleguan eta baldintza tekniko zehatzen pleguan zehaztutakoak.

10.– Iragarkien gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbao, 2013ko ekainaren 18a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala