Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2013ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ARARTEKOA
3032

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 14koa, Arartekoarena, honako kontratu hau formalizatzea onartzen duena.

1.– Erakunde esleipenduna.

a) Ararteko erakundea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Aurrekontu eta Ekonomia Kudeaketa Zuzendaritza eta Administrazio, Langile eta Mantentze Zuzendaritza.

c) Espediente zk.: E-001/13.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedea: Arartekoaren zerbitzu informatikoak.

b) Loteak: ez.

c) Kontratua non gauzatuko den: Vitoria-Gasteiz.

d) Kontratua gauzatzeko epea: bi urte; bi luzapen izan ditzake, urtebetekoa bakoitza.

3.– Esleipenaren izapidetzea eta prozedura.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazio aurrekontua: 110.000 euro (BEZik gabe), aurreikusitako bi ekitaldietarako.

4.1.– Gehieneko prezioa, ale bakoitzeko:

30,00 euro sistemen teknikariaren orduko, (BEZik gabe). 36,30 euro/ordua (BEZa barne).

40,00 euro kontsultariaren orduko, (BEZik gabe). 48,40 euro/ordua (BEZa barne).

4.2.– Gehieneko prezioa, ale bakoitzeko:

4.200 euro/urtea, hardwarearen mantentze-lanengatik (BEZik gabe); 5.082 euro/urtea (BEZa barne).

2.000 euro/urtea, segurtasun-kopiengatik (BEZik gabe). 2.420 euro/urtea (BEZa barne).

5.– Behin betiko esleipena.

a) Data: 2013ko apirilaren 22a.

b) Kontratista: Ibai Sistemas, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Zenbatekoa:

Sistemetako teknikariaren prezioa orduko: 26 euro, gehi 5,46 euro (BEZa).

Kontsultariaren prezioa orduko: 36 euro, gehi 7,56 euro (BEZa).

Goren mugako prezioa hardwarearen mantentze-lanengatik: urteko 4.100 euro, gehi 861 euro (BEZa).

Goren mugako prezioa segurtasun-kopiengatik: urteko 1.900 euro, gehi 399 euro (BEZa).

Hori guztia argitaratzen da jendeak honen berri izan dezan, Sektore Publikoko Kontratuen gaineko Legearen testu bategineko 151.2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 14a.

Arartekoa,

IÑIGO LAMARCA ITURBE.


Azterketa dokumentala