Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2013ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ARARTEKOA
3031

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 14koa, Arartekoarena, honako kontratu hau formalizatzea onartzen duena.

1.– Erakunde esleipenduna.

a) Ararteko erakundea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Aurrekontu eta Ekonomia Kudeaketa Zuzendaritza eta Administrazio, Langile eta Mantentze Zuzendaritza.

c) Espediente zk.: E-003/12.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedea: gaztelania-euskara eta euskara-gaztelania itzulpen zerbitzua Ararteko erakundearentzat.

b) Banaketa sorten arabera: ez.

c) Betearazpen lekua: Vitoria-Gasteiz.

d) Betearazpen epea: bi urte; bi luzapen izan ditzake, urtebetekoa bakoitza.

3.– Esleipenaren izapidetzea eta prozedura.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Gehienezko aleko prezioa: 0,059359 euro/hitza (BEZik gabe). Lizitazio aurrekontua: 176.000 euro (BEZik gabe), aurreikusitako bi ekitaldietarako.

5.– Behin betiko esleipena.

a) Data: 2013ko otsailaren 14a.

b) Kontratista: Hori-Hori, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Zenbatekoa: 0,053 euro/hitza + 0,0111 euro (BEZa); 0,0641 euro/hitza, BEZa barne.

Hori guztia argitaratu egiten da jendeak honen berri izan dezan, sektore publikoko kontratuen gaineko legearen testu bategineko 151.2 artikuluan aipatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 14a.

Arartekoa,

IÑIGO LAMARCA ITURBE.


Azterketa dokumentala