Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2013ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3029

EDIKTUA, kontratuz kanpoko erruari buruzko 1289/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1289/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Jesus Manjon Palacio eta Allianz de Seguros y Reaseguros, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Calderon eta Calderon.

Demandatua: Jefferson Gustavo Rueda Ordoñez.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2013-04-17an, eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Patricia Calderón Plaza prokuradoreak, María Jesús Manjón Palacio eta Allianz Seguros y Reaseguros, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda; horrenbestez, demandatua, auzi-ihesean den Jefferson Rueda Ordoñez jauna kondenatzen dut zazpiehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hirurogeita hamazortzi zentimo (757,78) ordaintzera: 307,78 euro Allianz aseguru-etxeari ordainduko dizkio, eta 450 euro Manjón Palacio andreari.

Interes gisa, demanda aurkeztu zenetik aurrera sortutako legezko interesak ordaindu beharko ditu, baita lehen auzialdian emandako epaiaren egunetik aurrera sortutako urteko interesak ere –diruaren legezko interesa bi puntu gehituta–.

Alderdi demandatuak prozedurak sortutako kostu guztiak ordainduko ditu.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jefferson Gustavo Rueda Ordoñez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko apirilaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala