Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2013ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3026

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 11koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako hiru irakurle hautatzeko 2013ko maiatzaren 20ko deialdiko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Ikusi da Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren 2013ko maiatzaren 20ko Ebazpena, Euskara eta Euskal Kulturako hiru irakurle hautatzeko deialdia arautzeko dena.

2013ko maiatzaren 20ko ebazpenaren 8. artikuluaren arabera, deialdira aurkeztutako eskaeren ebaluazioa eta ebazpen-proposamena egitea zein berau Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari jakinaraztea deialdi honetarako osatutako Balorazio Batzordeari dagokio.

Hori dela bide, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2013ko maiatzaren 20ko Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren Ebazpenaren bitartez argitaratutako deialdiari dagokion Ebazpen-proposamena egin eta jakinaraziko duen Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea, bai eta Batzordeak osatuko dituzten kideak ezagutzera ematea ere. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Mari Jose Olaziregi Alustiza, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.

Bokalak:

– Nerea Madariaga Pisano andrea.

– Miren Garbiñe Iztueta Goizueta andrea.

– Koldobika Josu Bijuesca Basterretxea jauna.

– Joseba Epelde Bereziartua jauna.

Idazkaria: Kizkitza Galarza Arregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

Donostia, 2013ko ekainaren 11.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala