Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2013ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3021

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, laneratzeko enpresaren kalifikazioa jaso duten enpresen zerrenda ezagutzera emateko dena.

Laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu, enpresotan sartzeko prozedura ezarri eta haien erregistroa sortu zuen azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuaren 9.6 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako,

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen 82/2012 Dekretuan bildutako ahalmenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bakarra.– Argitara ematea 2012an eta 2013ko urtarrilean laneratzeko enpresaren kalifikazioa jaso duten EAEko enpresen zerrenda, haien helbidearekin batera (ikus ebazpen honen eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala