Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2013ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3020

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 5ekoa, Laneko zuzendariarena, Diario El Correo, S.A. enpresaren Hitzarmen Kolektiboko 2013rako soldata-taulen berrikuspena erregistratzeko, gordailatzeko eta argitaratzeko dena (hitzarmen-kodea: 86002692012008).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Negoziazio Batzordeko ordezkariek, 2013ko otsailaren 20an, REGCONean aurkeztu zuten aipatutako hitzarmeneko soldata-taulei buruzko derrigorrezko dokumentazioa.

Bigarrena.– 2013ko otsailaren 21ean, Negoziazio Batzordeari eskatu zitzaion aktaren zuzenketa, zeina Regconean bete baitzen, 2013ko otsailaren 28an.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Langileen Estatutuari buruzko Legearen 90.2 artikuluak martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretu Legegilean (1995-3-29ko BOE) aurreikusten duen eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, martxoaren 22ko 42/2011 Dekretuko 17.h artikuluak dioenarekin bat etorriz (42/2011 Dekretua, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; 2011-03-25eko EHAA), eta urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuarekin (2011-2-15eko EHAA) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin (2010-6-12ko BOE) (hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoak) lotuta.

Bigarrena.– Sinatutako hitzarmen kolektiboak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 5a.

Laneko zuzendaria,

JOSE JAVIER LOSANTOS OMAR.

DIARIO EL CORREO SA ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
2011-2014

2013ko otsailaren 28ko 16:00etan bildu ziren Diario El Correo SAko Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Negoziatzaileko kiderik gehienak, zeintzuen izenak bazterrean ematen baitira.

Enpresaren aldetik:

Fernando Castiella jauna (Giza Baliabideetako zuzendaria).

Legezko ordezkaritza:

Javier Manso jauna (lehendakaria).

Jesús Oleaga jauna.

Nieves Fontoya andrea.

Iñaki Esteban jauna.

Eduardo Argote jauna.

Batzar honen helburua hau da: 2013ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2013ko abenduaren 31n amaitzen den epean indarrean egongo diren soldata taulak onartzea.

AKORDIOA:

Diario El Correo SAren 2011-2014 Hitzarmen Kolektiboko soldatak –2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra artekoak– berraztertzea erabaki da, modu honetan:

– Estatuaren 2012ko benetako KPIa = % 2,9

– 2012ko aurrekontuko ustiapen-emaitzaren betetze-maila (%)= % 101, eta horrek zehazten du ezen, tauletako igoera finkoaren ehunekoa izatea Estatuaren 2012ko KPIa.

Ildo horretatik, behar bezala izenpetutako taulak agiri honen eranskin legez atxikitzen dira, non kasu bakoitzean aplikatzekoak diren soldata igoera orokorra eta soldata igoera espezifikoak txertatzen baitira. Taula horiek Hitzarmenaren hasierako testuan jasotako taulak ordezkatzen dituzte, eta eranskin horretako gainerako testua bere horretan mantendu da.

Akta hau Laneko Bizkaiko Probintzia Zuzendaritzan gordailatu eta erregistratzeko ardura Fernando Castiella López Arostegui jaunaren edo honek izenda dezakeenaren esku uzten da.

Besterik gabe, idazpuruan adierazitako leku eta egunean izenpetzen dute agiri hau.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala