Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2013ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3018

AGINDUA, 2013ko apirilaren 23koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Arrietane Fundazioa» fundazioak onartutako jaraunspena eta zuzkiduraren gehikuntza onartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea. Hona hemen

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2012ko azaroaren 29an, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistro Orokorrean sartu zen Arrietane Fundazioko kide James Ferdinand Raphael John Alexander Kirkland Vázquez-ek sinatutako idazki bat, zeinari honako agiri hauek erantsi baitzitzaizkion:

1.– Jaraunspena onartzeko eskritura publikoaren kopia soilaren fotokopia. 2012ko ekainaren 22an egiletsi zuen eskritura publiko hori James Ferdinand Raphael John Alexander Kirkland Vázquez jaunak, fundazioaren izenean eta ordezkaritzan, Bilboko notario Vicente María del Arenal y Oteroren aurrean (protokolo-zenbakia: 1091).

Bigarrena.– 2013ko urtarrilaren 8ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak fundazioari eskatu zion konpon zezala bidalitako dokumentazioan atzemandako hutsa, alegia, aurkez zezala, Juan Antonio Arrieta Mendizábalen jaraunspena onartzeko erabakiaren jatorrizko ziurtagiria.

Hirugarrena.– 2013ko apirilaren 16an, eta aurreko eskabide horretan adierazitako hutsak konpontze aldera, honako hauek sartu ziren Herri Administrazio eta Justizia Sailean:

1.– Jaraunspena onartzeko eskritura publikoaren kopia eskuetsi bikoitza. 2012ko ekainaren 22an egiletsi zuen eskritura publiko hori James Ferdinand Raphael John Alexander Kirkland Vázquez jaunak, fundazioaren izenean eta ordezkaritzan, Bilboko notario Vicente María del Arenal y Oteroren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.091).

Eskritura Publiko horretan sartu zen Juan Ramón Belausteguigoitia Abando jaunak –fundazioaren patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2012ko ekainaren 14an –Bilbon– emandako ziurtagiria, 2012ko ekainaren 13an Patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitziren honako hauek:

– Juan Antonio Arrieta Mendizábalen jaraunspena huts eta soilik onartzea.

– Juan Antonio Arrieta Mendizábalen jaraunspena dela-eta jasotzen diren ondasunei ondare-zuzkidura izaera ematea, jaun horren testamentuan ezarritakoaren arabera.

– onartzea eta bere gain hartzea testamentugileak ezarritako karga, alegia, honako gastu hauek ordaintzeko obligazioa: testamentugileak oinordetzan emazteari eta arrebari –Fundazioaren lehendakariari berari– utzitako usufruktuari dagozkion etxebizitzen gastu ohikoak eta ez-ohikoak, konponketa, mantenimendua –erkidego-gastuak barne–, baita ur-, argi-, gas- eta energia-hornidurak eta zergak ere (emaztea eta arreba, hurrenez hurren, Getxon eta Bilbon bizi dira).

Laugarrena.– Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoek espediente hori aztertu dute, eta ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legearen 40. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan, eta, Lehendakariak –abenduaren 15ean– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 20/2012 Dekretuaren 6.1.r) artikuluan. Baita Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 3.1 artikulua ere.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioak bete egiten du honako xedapen hauetan ezarritakoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Honako hauek guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea (Arrietane Fundazioari irekitako orrian), betiere, James Ferdinand Raphael John Alexander Kirkland Vázquez jaunak Bilboko notario Vicente María del Arenal y Oteroren aurrean –2012ko ekainaren 22an– egiletsitako eskritura publikoari jarraikiz (protokolo-zenbakia: 1091).

1.– Juan Antonio Arrieta Mendizábal jaunaren jaraunspena huts eta soilik onartzea. Guztira, inbentariatuta dagoen zenbatekoa –usufruktu eta ondasun higiezinen legatuak, diruzko legatuak eta soberakin-gastuak kenduta– hiru milioi hirurehun eta hiru mila eta hogeita hamabi euro eta hogeita hamabost zentimokoa da (3.303.032,35).

2.– Zuzkidura handitzea hiru milioi hirurehun eta hiru mila eta hogeita hamabi euro eta hogeita hamabost zentimotan (3.303.032,35). Beraz, fundazioaren zuzkidura, guztira, hiru milioi hirurehun eta berrogeita hamahiru mila eta hogeita hamabi euro eta hogeita hamabost zentimokoa da (3.353.032,35), eta ekarpena, balorazioa eta ordainketa agiri bidez egiaztatu da, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartutako EAEko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Agindu hau Arrietane Fundazioari bidaltzea.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 23a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IŃAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala