112. zk., 2013ko ekainaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2722
IRAGARKIA, Viajes Fermar, S.L. sozietateari 2013ko maiatzaren 3an 48-OT-F-2013-6 zehapen-espedientean instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Viajes Fermar, S.L. sozietateari (IFK: B-48303044) aipatu proposamenaren jakinarazpena ohiko moduan egiterik egon ez denez, hainbat saio egin arren haren azken helbide ezagunean (Pérez Galdos kalea 1, Bilbao), iragarki hau argitaratzen da; hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbao.
Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-araudia ez betetzearren.
Bilbao, 2013ko maiatzaren 9a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.