112. zk., 2013ko ekainaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
2719
IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari telekomunikazio-zerbitzua emateko kontratua sinatu aurretik esleipen-prozeduran atzera egin dela aditzera emateko dena (Espedientea: E-093/2012).
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: E-093/2012.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskribapena: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarentzako telekomunikazio-zerbitzua.
c) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2012ko uztailaren 27ko EHAA, 146. zenbakiduna.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 9.152.584,75 euro. BEZa: % 18. Guztira: 10.800.050 euro.
5.– Esleipena.
a) 2012ko urriaren 17an, esleitzeko prozedura bertan behera geratu dela deklaratzen da.
Erandio, 2013ko maiatzaren 22a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.