Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2013ko ekainaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2607

IRAGARKIA, Sara Rodríguez González andreak jarritako gorako errekurtsoa ebazten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2013ko urtarrilaren 31ko Ebazpena jakinarazten duena.

Unibertsitate Zuzendaritzari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ezin izan diogu idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko urtarrilaren 31ko ebazpenaren berri eman Sara Rodríguez González andreari eta, horregatik, iragarki hau argitara emanez jakinarazten dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legeak 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Horiek horrela, iragarki honen bidez ager dadin deitzen diogu Sara Rodríguez Gonzálezi edo haren ordezkariari, hamabost eguneko gehienezko epean, iragarki hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 08:00etatik 14:30era bitartean Vitoria-Gasteizko Donostia kalearen 1ean, aipatutako ebazpenaren testu osoa jasotzeko asmoz.

Eta Sara Rodríguez González andreari jakinaraztearen ondorioetarako, hau argitara ematen dugu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 10a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala