Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2013ko ekainaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

KONSTITUZIO AUZITEGIA
2592

EDIKTUA, 6862-2012 eskumen-gatazka positiboaren ondoriozkoa.

6862-2012 eskumen-gatazka positiboa, Eusko Jaurlaritzaren egun zehatzik gabeko ebazpen baten aurkakoa. Hain zuzen ere, ebazpen horren bidez, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen euskal sektore publikoko langileek 2012ko abenduko aparteko soldata kobratzea, «bai eta irizpide hori aplikatzen duten jarduera eta erabaki guztiak errespetatzea ere».

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, apirilaren 23ko Autoaren bitartez, Gobernuko presidentearen izenean Estatuaren abokatuak aurkeztutako 6862-2012 zenbakiko eskumen-gatazka positiboan, Eusko Jaurlaritzaren ebazpen bat etenda mantentzea erabaki du. Egun zehatzik gabeko ebazpen horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen euskal sektore publikoko langileek 2012ko abenduko aparteko soldata kobratzea, «bai eta irizpide hori aplikatzen duten jarduera eta erabaki guztiak errespetatzea ere». Etenaldia aipatutako eskumen-gatazka positiboa onartzeaz batera gauzatu zen, eta 2012ko abenduaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 298. zenbakian.

Madril, 2013ko apirilaren 23a.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala