104. zk., 2013ko maiatzaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2544
IRAGARKIA, energiaren arloko inbertsioei laguntzak emateko bederatzi programari buruzkoa.
Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren menpeko erakundeak, energiaren arloko inbertsioei laguntzak emateko 9 programa abian jarriko direla iragartzen du.
Aipatutako programen oinarriak eskuragarri daude Energiaren Euskal Erakundearen bulegoetan (Bizkaia plaza eraikina, Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua, 48011, Bilbao) eta erakundearen webgunean: www.eve.es.
Laguntza-programei buruzko informazio orokorra jasotzeko, deitu 94 403 56 00 telefonora.
Eskabideak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2013ko irailaren 30ean amaituko. Eskatutako dokumentazio guztia bidali eta behar bezala bete ondoren, eskabideei EEEren bulegoetan jasotzen hurrenkeran erantzungo zaie, eta dauden diru-laguntzak bukatu arte.
Etxetresna elektrikoen Renove Planaren eskaerak planarekin bat egingo duten saltokietan egingo dira.
Programa bakoitzaren aurrekontu-dotazioa hauxe da:
(Ikus .PDF)
Bilbao, 2013ko maiatzaren 15a.
Zuzendari nagusia,
PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.