94. zk., 2013ko maiatzaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2327
IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baitira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak 2012ko abenduaren 4an emandako ebazpenak, Nekazaritzako Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografikoari (SIGPAC) aurkeztutako alegazioak ebazten dituztenak.
Interesdunei ebazpenak jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta honakoa ohartarazten zaie:
● Jakinarazpen horiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan eskura daitezke, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
● Jakinarazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza eta Landa Garapenerako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 18a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.