94. zk., 2013ko maiatzaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2322
IRAGARKIA, Francisco Javier Solaguren Sagarduy jaunari, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2013ko otsailaren 13ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen honen bitartez, hasiera ematen zaio, ordainketa bananduaren kontzeptupean, 2011ko ekitaldiko ordainketa bakarraren jardunbidean oker ordaindutakoa itzultzeko prozedurari.
Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesduna jakinaren gainean egon dadin jarri da jendaurrean, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dizkiogu interesdunari:
● Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango ditu, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
● Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera interesdunak 15 eguneko epea dauka iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 8a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LOPEZ DE SUSO.