91. zk., 2013ko maiatzaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2260
IRAGARKIA, Osasun Publikoko Zuzendaritzak irekitako B-11/12-S zehapen-prozeduran emandako ebazpena Carnicas Lezama, S.L. sozietateari jakinarazteko dena.
Carnicas Lezama, S.L. sozietatea non dagoen ez dakigunez, berari irekitako zehapen-espedientean emandako ebazpena jakinarazteko (ezagutzen dugun azken helbidea hau da: Pablo Sorozabal 10, Sestao, Bizkaia), iragarki hau argitaratzen da.
Horren arabera, jakinarazten zaio ezen, zehapen-espedientean ebazpena eman dela arau hauste sanitario batzuk egiteagatik. Jarri zaizkion zehapenen guztizko zenbatekoa 11.502 eurokoa da.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari ere, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua, Bilbao).
Inolako errekurtsorik jarri ezean, ezarritako zehapenaren ordainketa, ondoren azaltzen den moduetariko batean egingo da:
1.– BBK-ko 2095/0631/5/1/32-3906803-0 kontu zenbakian dirua sartuz; banketxean dirua sartzean, espediente zenbakia eta izen-abizenak –edo sozietatearen izena– adierazi behar dira.
2.– Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari zenbateko hori ordainduta, edo erakunde horren aldeko txeke adostu bat aurkeztuta, Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Errekalde zumarkalea, 39 – A, Bilbao).
Ordainketa epe hauetako baten barruan egin beharko da:
– Ebazpena hilaren 1 eta 15aren artean jakinarazi baldin bada, borondatezko ordainketa hurrengo hilaren 5era arte egin ahal izango da, edo berau jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean.
– Ebazpena hilaren 16 eta azkenaren artean jakinarazi baldin bada, borondatezko ordainketa, hurrengo hilaren 20ra arte egin ahal izango da, edo berau jaieguna bada hurrengo egun baliodunean.
Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egiten ez bada, edo behin gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea igaroz gero, premiamendu bidez bilduko da dirua, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.
Errekurtsoa jartzen bada, zehapenaren ordainketa egingo da errekurtsoaren ebazpenarekin batera doan jakinarazpenean xedatzen denaren arabera.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bilbao, 2013ko apirilaren 23a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.