Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2013ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2258

IRAGARKIA, 2013ko apirilaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Ermuko udalerrian, Mallabia-Iparraldeko saihesbidea 4. zirkuitua izeneko 13,2 kV-ko tentsioko aireko linearen zuhaizti-zerrenda zabaltzeko proiektua jendaurrean erakusteko dena.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 27. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako; eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan, eta arboladietan zehar aireko lineak pasatzeko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariak 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011-05-31ko EHAA) ezarritakoarekin bat etorriaz, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.k egindako eskabideari doakion instalazioaren jendaurreko erakustaldia egiten da, hain justu ere aipatu enpresaren arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatzarekin batera.

Erref: L-7948 ASS-TLE.

Esp. AT-H-2013-00018.

– Kokalekua: Eragindako udalerria. Ermua.

– Aurrekontua: 3.690,40 euro.

– Xedea: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea bermatzea.

Aipatu instalazioaren deskripzio oinarrikzoa:

Mallabia-Iparraldeko saihesbidea 4. zirkuituko 13,2 kV-ko aireko linearen zuhaizti-zerrenda zabaltzeko jarduketak.

● 1., 2., 3., 4., 6., 7., 17., 19., 26. eta 28. tarteak:

○ Jatorria: Azpiestazioaren irteera-egitura.

○ Bukaera: 9018 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 1.326 m.

● 5. tartea:

○ Jatorria: 9005 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 601 zenbakiko euskarria (lurrazpirako igarobidea).

○ Luzera: 56 m.

● 8., 9. 10. eta 14. tarteak:

○ Jatorria: 9013 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 904 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 259 m.

● 11., 12. eta 13. tarteak:

○ Jatorria: 903 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 613 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 481 m.

● 15. tartea:

○ Jatorria: 903 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 801 zenbakiko euskarria (Illetalde TZ).

○ Luzera: 28 m.

● 16. tartea:

○ Jatorria: 903 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 602 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 53 m.

● 18. tartea:

○ Jatorria: 9015 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 1001 zenbakiko euskarria (lurrazpirako igarobidea).

○ Luzera: 67 m.

● 20., 21. eta 22. tarteak:

○ Jatorria: 9016 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: «Imigas S.A.» TKZ.

○ Luzera: 234 m.

● 23., 24. eta 25. tarteak:

○ Jatorria: 1203 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 1208 zenbakiko euskarria.

○ Luzera: 352 m.

● 27. tartea:

○ Jatorria: 9017 zenbakiko euskarria.

○ Bukaera: 9018 zenbakiko euskarria (lurrazpirako igarobidea).

○ Luzera: 58 m.

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Bilboko Concha Jeneralaren kaleko 23-5ean dagoen Lurralde Ordezkaritzan proiektuak nornahik azter ditzan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak aurkeztu daitezen (bi ale).

Bilbao, 2013ko apirilaren 3a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala