91. zk., 2013ko maiatzaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 2 orri.)
- EPUB (141 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2257
IRAGARKIA, 2013ko martxoaren 4koa, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, jarraian zehazten den instalazio elektrikoa jendaurrean jartzeko dena: lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza, 30 kV-koa, Lezamako TBA eta Neinor industrialdearen artean, Lezamako eta Larrabetzuko udalerrietan.
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako; eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan eta Energia eta Meategien zuzendariak 2007ko urtarrilaren 29an emandako Ebazpenean (2007-05-04ko EHAA) ezarritakoarekin bat etorriaz, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.k egindako eskabideari doakion instalazioaren jendaurreko erakustaldia egiten da, hain justu ere aipatu enpresaren arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatzarekin batera.
Erref.: L-7761 ASS/TLE.
Esp: AT-H-2012/-16.
– Kokalekua: Lezamako eta Larrabetzuko udalerriak.
– Aurrekontua: 343.089,36 euro.
– Xedea: erabiltzaile berriak energia elektrikoz hornitzea.
Ezaugarriak:
lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza, 30 kV-koa, HEPRZ1 motako polo bakarreko eroaleekin, 400 mm2-ko sekziokoak, aluminiozkoa, Lezamako TBAren barnean dagoen airetiko euskarri batean du jatorria, eta, amaiera, Neinor industrialdeko 5387 «Berresanago Industrial 3» TZn, 900 m-ko luzera izango du lineak.
Administrazio-baimena, proiektuaren onespena eta, zehazki, herriarentzat onuragarria dela aitortzea eskatzen da.
Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Lurralde Bulego honetan (Concha Jeneralaren kalea 23-5., Bilbao) edo dagokion udaletxean proiektuak aztertzeko aukera izateko, eta, bestetik, hogei eguneko epean erreklamazioak aurkezteko (bi ale), iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hara.
Bilbao, 2013ko martxoaren 4a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.