Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2013ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2253

IRAGARKIA, IBMren softwarea alokatzea helburu duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakitera emateko dena (Espedientea: S-029/2013).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: S-029/2013

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: hornidura.

b) Deskribapena: IBMren softwarea alokatzea.

c) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: ez.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Lau milioi, berrehun eta berrogeita bederatzi mila, bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (4.249.999,99), BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2013ko martxoaren 22a.

b) Gauzatze-eguna: 2013ko martxoaren 25a.

c) Kontratista: International Business Machines, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 4.249.999,99 euro.

Erandio, 2013ko apirilaren 15a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala