Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2013ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2252

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 205/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 205/12 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da. Hori Condado de Treviño Edificaciones, S.L. sozietateak eskatu du, Felipe Moreno Perez, jaunaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

240/12 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamabiko abenduaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Condado de Treviño Edificaciones, S.L.

Abokatua: Ochoa de Eribe.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Felipe Moreno Perez.

Abokatua: Pascual.

Prokuradorea: Jesus Maria Calvo Barrasa.

Judizioaren gaia: hitzezko gainerakoak (13).

Calvo prokuradoreak ordezkatutako eta Pascual letratuak (Jiménez andrea ordezten duenak) lagundutako Felipe Moreno Pérezen aurka, Javier Pérez de Áranoslo Sáenz de Urturi prokuradoreak ordezkatuta eta Ochoa de Eribe letratuak lagunduta «Condado de Treviño Edificaciones, S.L.» sozietateak eskaturik, epaitegi honetan –zenbateko bat erreklamatzeko– 205/12 hitzezko judizioaren autoak ikusi dira.

EPAITZA

Calvo prokuradoreak ordezkatutako eta Pascual letratuak (Jiménez jauna ordezten duenak) lagundutako Felipe Moreno Pérez jaunaren aurka, Javier Pérez de Áranoslo Sáenz de Urturi prokuradoreak ordezkatuta eta Ochoa de Eribe letratuak lagunduta «Condado de Treviño Edificaciones, S.L.» sozietateak aurkeztutako hasierako demanda –zenbateko bat erreklamaztekoa– ezesten dut.

Felipe Moreno Pérez jauna absolbitu egiten dut bere kontra egindako eskaeretatik.

Javier Pérez de Áranoslo Sáenz de Urturi prokuradoreak ordezkatutako eta Ochoa de Eribe letratuak lagundutako «Condado de Treviño Edificaciones, S.L.» sozietatearen aurka, Calvo prokuradoreak ordezkatuta eta Pascual letratuak (Jiménez andrea ordezten duenak) lagunduta Felipe Moreno Pérez jaunak aurkeztutako errekonbentzio-demanda partez onesten dut.

Felipe Moreno Pérez jaunari 248,71 euro pagatzera kondenatzen dut «Condado de Treviño Edificaciones, S.L.» sozietatea, eta errekonbentzio-demandan egindako gainontzeko eskaerak ezetsi egiten ditut.

Eta kostuak –hasierako eskaeran edo demandan sortutakoak– pagatzera kondenatzen da auzi-jartzailea; eta horren fede txarra eta ausarkeria ematen dira aditzera; errekonbentzio-demandan sortutako kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizial naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Gasteizen, bi mila eta hamabiko abenduaren hamabian.

Eta Condado de Treviño Edificaciones, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko martxoaren hogeita bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala