Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2013ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2250

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 1404/12 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Ruiz Gómezek, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Isabel Diego Fernandez eta Eladio Gutierrez Sainz Maza jaun-andreek eskatuta, epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 1404/12 prozedura bideratu dela, funtsa hauek inmatrikulatzeko:

Cotarro auzunean kokaturiko etxetxo bat, solairu bakarrekoa, Abanto-Zierbenako 83. liburuan inskribatua, 5162 zenbakiko funtsa, 1165. liburukia, 24. orria.

Data honetako antolaketa-eginbidean erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte eragin diezaiekeen pertsonei –nortzuk diren ez dakigunei–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko martxoaren 1a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala