91. zk., 2013ko maiatzaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2249
EDIKTUA, immatrikulatzeari buruzko 426/12 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Leire Echevarria Zugazak, Amurrioko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko (Araba) idazkaria naizenez, hau,
Jakinarazten dut: Epaitegi hau finkak immatrikulatzeko jabari-espediente baten 426/12 prozedura bideratzen ari da, Cipriano Ruiz de Loizaga Ullivarri jaunak eskatuta, finka hauek immatrikulatzeko:
Deskripzioa:
1.– Espejon dagoen landa-finka (Gaubeako Udala, Araba).
Las Paredes-en dagoen saila, zazpi area eta berrogeita bost zentiarea dituena.
Jabetza Erregistroan inskribatu gabe dago.
Katastroko erreferentzia: 12. poligonoa, 552. partzela, partzela-zedularen arabera.
Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.
Amurrio (Araba), 2013ko martxoaren 25a.
IDAZKARIA.