Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2013ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2246

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko maiatzaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Agindua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2013ko maiatzaren 6ko EHAA, 85. zenbakia), zeinen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu baita. Goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira honen ondoren.

Izenburuan, eta 1., 2., 5.4, 8., 9.1.2, 9.1.4, 10.1, 10.2 eta 19.1 artikuluetan, «EBPN»ri egindako aipamenak «EBPN-ESEP»i dagozkio.


Azterketa dokumentala