91. zk., 2013ko maiatzaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 2 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2243
AGINDUA, 2013ko otsailaren 19koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundacion Ciclista de Euskadi-Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa inskribatzeko dena.
Aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea. Hona hemen
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2012ko urriaren 17an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean sartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aldaketa bat inskribatzeko eskabide bat, zeina «Fundacion Ciclista de Euskadi-Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioaren estatutuetako 3. artikulua (helbidea) aldatzeari buruzkoa baitzen. Aldaketa hori egitea Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen, 2012ko urriaren 5ean. Espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion eskabideari.
Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetako 3. artikulua aldatuta, fundazioaren helbidea kanbiatu egiten da, eta aurrerantzean hauxe izango da: Bilbao, Egaña kalea 18, 2.eko eskuma - 3. bulegoa.
Bigarrena.– 2012ko azaroaren 14ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak harako fundazioari eskatu zion ezen, atzemandako akatsak zuzendu zitzala; 2013ko ekainaren 9an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean fundazioak bidalitako dokumentazioa.
Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.
Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) «Fundacion Ciclista de Euskadi-Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan egin diren aldaketak inskribatzeko agintzea, Fundazioaren Patronatuak 2012ko urriaren 5ean erabakitakoak, agindu honen data dutela; betiere, 2010eko urriaren 17an Francisco Regalado Marichalar (protokolo-zk.: 1208) notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz; 2013ko urtarrilean, notarioak bideratutako eginbidearen bitartez aldatu zen hura.
Fundazioaren estatutuetako 3. artikulua aldatuta, fundazioaren helbidea kanbiatu egiten da, eta aurrerantzean hauxe izango da: Bilbao, Egaña kalea 18, 2.eko eskuma - 3. bulegoa.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 19a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.