91. zk., 2013ko maiatzaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2242
AGINDUA, 2013ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Hezkuntza-administrazioaren Zerbitzuko Ikuskatzaileen eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoko irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2013ko martxoaren 12ko Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Hezkuntza-administrazioaren Zerbitzuko Ikuskatzaileen eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoko funtzionario irakasleen arteko 2012-2013ko lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin-behineko destinoak.
Hezkuntzako Ikuskatzaileen eta Hezkuntzako Administrazioaren zerbitzura dauden Ikuskatzaileen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza-administrazioaren Zerbitzuko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 29ko Aginduaren hamalaugarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz (2012ko urriaren 31ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza-administrazioaren Zerbitzuko Ikuskatzaileen eta Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak onartzea, segidako zerrendan agertzen den bezala.
I. eranskina, Hezkuntza-administrazioaren Zerbitzuko Ikuskatzaileen eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan destinoa esleitu zaien karrerako funtzionarioen zerrenda.
Bigarrena.– Aipatutako eranskina Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web gunean jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera ikusgai egon daitezen. Leku berberetan erakusgai jarriko da, orobat, baietsitako eta ezetsitako ukoen eta erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, eta ezetsitakoen kasuan, horretarako arrazoiak aipatuko dira.
Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte, 2013ko irailaren 1etik hasita; jatorrizko ikastegietako kargu-kentzeek, ordea, 2013ko abuztuaren 31ko ondorioak izango dituzte.
Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira irakasleei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.
Bosgarrena.– Agindu honen bidez lortutako plazei ezin izango zaie uko egin.
Seigarrena.– Lekualdatze-lehiaketan parte hartutako Hezkuntza-administrazioaren Zerbitzuko Ikuskatzaileek eta Hezkuntzako Ikuskatzaileek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, amaitua izan behar da agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Bigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 10a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.