90. zk., 2013ko maiatzaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
2233
IRAGARKIA, honako helburu hau duen kontratua formalizatzeko dena: «Informatikako material zaharkitua besterentzea» (Espedientea: X-001/2012).
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: X-001/2012.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: informatikako material zaharkitua besterentzea.
b) Loteak: ez.
c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2012ko azaroaren 9a.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: euro bat.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2013ko urtarrilaren 8a.
b) Kontratistak: Cos Mantenimiento, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: lau mila eta bederatziehun (4.900) euro.
Erandio, 2013ko martxoaren 19a.
Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.