Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2013ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2033

IRAGARKIA, Kurlinka II izeneko itsasontziaren utzarazpen administratiboa gauzatzeko espedientea hasteko, Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordeak emandako ebazpena Francisco Javier Ortiz de Artiñano itsasontziaren jabeari jakinarazteko dena.

2013ko urtarrilaren 29an, Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordeak, Orioko portuan dagoen Kurlinka II izeneko itsasontzia portuko jabari publikotik ateratzeko, Francisco Javier Ortiz de Artiñano itsasontziaren jabearen aurka utzarazpen administratiboa gauzatzeko espedientea hasteko ebazpena eman zuen.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen hori izapide-egintza bat da, eta, beraz, beraren aurka, espedientearen gaineko behin betiko ebazpenaren aurka dagokion garaian aurkez daitekeen helegitearekin batera egin daiteke soilik.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskura izango du interesdunak, Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan (Kaia, 23. 20003 Donostia).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 2a.

Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordea,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala