Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2013ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2032

IRAGARKIA, Gorka Galea Noceda jaunari Portu eta Aireportuetako zuzendariaren honako ebazpen hau jakinarazteko dena: 2012ko abenduaren 10eko Ebazpena, Hondarribiko kaian, L-15 pantalanari ontzia lotzeko administrazio-baimena iraungi dela-eta azkentze-espedientea irekitzeko dena.

2012ko abenduaren 10ean, Portu eta Aireportuetako zuzendariak ebazpena eman zuen, zeinaren bitartez Hondarribiko kaian, L-15 pantalanari ontzia lotzeko administrazio-baimena iraungi dela-eta azkentze-espedientea ireki baitzen. Baimen hori ontzi honentzat zen: «Gemma» izenekoa, 7ª-SS-1-73-96 matrikula, titularra Gorka Galea Noceda.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen hori izapide-egintza bat da, eta, beraz, beraren aurka, espedientearen gaineko behin betiko ebazpenaren aurka dagokion garaian aurkez daitekeen helegitearekin batera egin daiteke soilik.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskura izango du interesdunak, Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan (Kaia, 23; 20003 Donostia).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 20a.

Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordea,

Antonio Aiz Salazar.


Azterketa dokumentala