Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2013ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2027

AGINDUA, 2013ko martxoaren 13koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2012-2013 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak arautzeko dena.

Batxilergoko Sari Nazionalak arautzen dituen uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Aginduaren bidez, Batxilergoko Sari Bereziak sortu nahi dira, Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan zehazten diren batxilergoko modalitateetako edozein aprobetxamendu bereziz burutu duten ikasleak saritzeko. Gainera, haren laugarren artikuluak xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoak Batxilergoko Sari Bereziak deitu eta eman ahal izango dituela.

Otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak, martxoaren 15eko 35/2011 Dekretua aldatzen duenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko Sari bereziak arautzen ditu, eta horiek emateko baldintzak ezartzen. Proba urtero deituko dela xedatzen du lege horrek, eta urteroko deialdiak nola gauzatu behar diren ere azaltzen du.

Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura Sailaren xedea da 2012-2013 ikasturtean Batxilergoko ikasketak ibilbide akademiko bikain batekin burutu dituzten ikasleen esfortzua eta lana onartzea eta sustatzea.

Horretarako, eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariaren proposamenari jarraikiz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1. Agindu honen xedea da Batxilergoko Sari Bereziak deitzea 2012-2013 ikasturterako, agindu honen I. eranskinean datozen oinarriekin bat etorriz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek aurreikusten ez duenerako, bi hauetan aurreikusitakoa aplikatuko da: uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Agindua eta martxoaren 15eko 35/2011 Agindua, otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak aldatua, hor baitaude beren oinarri arautzaileak. Era berean, agindu honek aurreikusten ez duenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarriko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Printzipio Antolatzaileen Legearen Testu Bateratuak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak, VI. tituluan xedatutakoaren arabera arautuko da deialdi-agindu hau, aginduan bertan ezarritakoa betetzeaz gain.

Bigarrena.– Agindu honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabete bateko apean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko apean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarrena.– Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, sarien deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, «Batxilergoko Sari Berezia» izeneko fitxategi batean sartuko dira deialdi hau kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduradun. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideak betetzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz. Era berean, deialdi honetan parte hartzen duten pertsonek baimena ematen diote Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren egiaztatzeko beste erakunde publiko batzuetan.

Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 13a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala