Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2013ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2024

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 27koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori ondoko legearen arlokoa da: 11/2012 legea, ekainaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxena.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, honako lege honen arlokoa dena: 11/2012 legea, ekainaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxena.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 27a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, HONAKO LEGE HONEN ARLOKOA: 11/2012 LEGEA, EKAINAREN 14KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AURREZKI KUTXENA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxei buruzko ekainaren 14ko 11/2012 Legearen gainean agertutako eskumen-desadostasunei buruzko azterketa eta soluzio-proposamena egitearren, eta Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak, 2012ko uztailaren 23an, egindako Akordioan aurreikusitakoa betetzeko eratutako Lantaldeak egindako negoziazioekin bat etorriaz, parte biek uste dute haiek konpondu direla, kontua izanez gero honako interpretazio-irizpideak eta konpromisoak:

a) 14.4 artikuluan xedatutakoari dagokionez, parte biek kontsideratzen dute indarreango eskumen-antolamenduarekin bat interpretatu behar dela; beraz, fundazioen arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko legedi orokorra Estatuaren oinarrizko legediaren markoan sartzen da, hain justu ere Aurrezki Kutxen gobernu-organoei eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege-dekretuaren 6. artikuluko 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako zehaztapenekin bat etorriaz; bestalde, artikulu hura indarreango eskumen-antolamenduaren arabera aplikatu beharko da.

b) 23., 24., 25., 26., 28., 29. eta 32. artikuluei dagokienez, parte biek uste dute ezen, indarreango eskumen-antolamenduarekin bat etorriaz interpretatu behar direla; eta kontuan izan behar da ezen, haiek aplikatzeak ezin ekar dezakeela –bere eremuan– Estatutuko oinarrizko legeria baztertzea edo ez aplikatzea, hain justu ere Aurrezki Kutxen zehapen-araubidearen gaineko aurreikuspenei dagokienez.

c) 48. eta 50. artikuluei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak honako konpromisoa hartzen du: arautegi-aldaketa bat izapidetzekoa; eta hori helburu honekin: egun prestaketa-fasean den Estatuko oinarrizko legeriak ezartzen duen epearen barruan, legedi horrekin bat etorriaz idatzi daitezela haiek; batez ere, aurrezki kutxen gobernu-organoetan, toki-korporazioek eta ezarle ziren pertsona fisikoek eta juridikoek izan beharreko ordezkaritzari aplikatu zaion proportzionaltasunari dagokionez.

d) Azkenik, 61. artikuluari dagokionez, honako hau erabakitzen da: aurrezki kutxen administrazio-kontseiluko bokalaren karguak izango duen iraupenaren arloan, Estatutuko oinarrizko legeriari egokitu dadin, betiere Estatutuko oinarrizko legediarekin bat aplikatuko da manu hura, eta harik eta legeri hori edo lege autonomikoa aldatu arte, kargu hartarako bost urteko iraupean aitortuko da.

2.– Egindako akordioa dela-eta, bi parteek uste dute ezen, akordio honetan jasotako xedapenen inguruan sortutako desadostasunak ebatzi egin direla, eta planteatutako eztabaida ebatzi denez.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinarazten zaio, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Madril, 2013ko martxoaren 13a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala