Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2013ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1955

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 201/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian 201/12 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Hori Termofuel, S.L.U.–k eskatu du, Promociones Iturrieta, S.A.–ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

50/12 EPAIA

Epailea: Maria Antonia Blanco Briosca.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamabiko azaroaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Termofuel, S.L.U.

Abokatua: Unai Aguirre Caballero.

Prokuradorea: Julian Sanchez Alamillo.

Alderdi demandatua: Promociones Iturrieta, S.A.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

EPAITZA

Prokuradore Julián Sánchez Alamillok –Termofuel, S.L.U.ren ordez eta izenean– Promociones Iturrieta, S.A-ren aurka aurkeztutako demanda baiestea, eta demandatua kondenatzea 4.336,19 euro ordaintzera, gehi legezko interesak eta kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0844 0000 03 0201 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizial naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabiko azaroaren hamalauan.

Promociones Iturrieta, S.A. demandatuari –Manuel Pilo Armenteros ordezkariaren bidez– behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabiko martxoaren hamabian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala