Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2013ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1953

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 251/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 251/2011 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Euskadiko Kutxa.

Abokatua: José Carlos González de la Fuente.

Prokuradorea: Landeta.

Demandatua: Jose Andujar Ortega.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2011ko irailaren 28an epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

1.– José Andujar Ortega jaunaren aurka, Euskadiko Kutxaren izenean eta ordez Landeta prokuradoreak aurkeztutako demanda onetsi egiten dut; eta auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut demandatua: 1.754,80 euro; eta kontratuan itundutako interesak, 2011ko maiatzaren 4tik auzi-jartzaileari ordainketa osoa egin arte sortutakoak.

2.– Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatu diren alderdiei eta auzi-iheslariei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Andujar Ortega demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko martxoaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala