Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2013ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1949

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 22koa, Industria eta Energiako sailburuordearena, IES Construcción BHI de Vitoria-Gasteiz delakoari, profesional baimenduak prestatzeko, erakunde aintzatetsi gisa duen baimena berriztatu eta espezialitate berrietan jarduteko baimena ematen diona.

Esp. zk./Gaia: SEG/0022/2013.

AURREKARIAK

Bat.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendariaren eta Energia eta Meategien Zuzendariaren 2007ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bitartez, IES Construcción BHI de Vitoria-Gasteiz delakoa, zenbait espezialitatetan profesionalak prestatzeko Erakunde Aintzatetsitzat aitortu zen. Hauek dira espezialitateak:

● Iturgintzako banakako kualifikazio-agiria.

● Galdaragintzako industria-operadorearen banakako kualifikazio-agiria.

● Berokuntza eta ur bero sanitarioen instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (A instalatzailea).

● Klimatizazio-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (B instalatzailea).

● Berokuntza eta ur bero sanitarioen instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (A mantentzailea).

● Klimatizazio-instalazioen mantenimendurako banakako kualifikazio-agiria (B mantentzailea).

● Hozkailu-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria.

● Hozkailu-instalazioak kontserbatu edo konponketarako banakako kualifikazio-agiria.

● Gas-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria. A, B eta C kategoriak.

● Dorre-garabien operadorearen banakako kualifikazio-agiria.

● Petrolio-gai likidoetako instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria. I, II eta III kategoriak.

Bi.– IES Construcción BHI de Vitoria-Gasteiz delakoaren ordezkaritzak, 2012ko urriaren 11n, profesionalak prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa, baimena zeukan espezialitate baliokideetan berriztatzeko, eta baimena ondorengo espezialitateetan norbanakoaren kualifikazio agiria lortzera zuzenduta dauden trebakuntza ikastaroetara zabaltzeko eskabidea aurkeztu zuen:

● Autopropultsatutako garabi mugikorrak, A eta B Kategoriak.

● Edozein Fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea.

● 3 kg baino gutxiagoko fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea.

● Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea.

● Fluordun gas karga daukaten ibilgailuen girotze ekipoen maneiatzailea.

Hiru.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak, Industria-segurtasunaren alorrean, norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituenak, bere V. Kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak atxiki zaizkio espedienteari eta bereziki:

● Entitatearen identifikazio-datuak, zeinek Vitoria-Gasteizko Otoen etorbideko 33. zenbakian, PK: 01010, dauka egoitza.

● Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

● Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta daude. Honi esker, ikastaro hauen eduki eta iraupena 63/2006 Dekretua garatzen duen 2006ko apirilaren 16ko Aginduan eta, fluordun gasei dagokionean, 795/2010 Errege Dekretuan, ekainaren 16koan, fluordun gasen eta beraietan oinarriturik dauden ekipoen merkaturatze eta maneiatzea, halaber erabiltzen dituzten profesionalen ziurtagiriak arautzen dituenak, bere II. eranskinean ezartzen dutenarekin bat datozela ikusi daiteke.

● Zati praktikoa emateko erakundeak dauzkan baliabideen ezaugarrien azalpena. Aipatu baliabideen artean hauek daude:

  • Dorre garabien simulatzailea.
  • Jaso J37NS dorre garabia eta Cataned CM61R garabi berez hedagarria, biak ere Lurralde Ordezkaritzako martxan jartze baimena daukatenak.
  • Haize girotze ekipoa daukan beribila.

Lau.– Lurralde Ordezkaritzako Industria eta Energia Administrazioko teknikariak, erakundera egindako agerraldien ondoren, bai instalazioak bai ekipamenduak legez dagozkien eskaerak betetzen dituztela dioen txostena luzatu du.

Bost.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzako buruak, 2012ko abenduaren 11ean, IES Construcción BHI de Vitoria-Gasteiz delakoak aurkeztutako eskabideari hain zuzen ere, Erakunde Aintzatetsi baimena berriztatzearen eta zabaltzearen aldeko txostena luzatu zuen.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Bat.– Industria eta Energia Sailburuordetza espediente hau ebazteko eskumena duen organoa da, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 dekretuko xedapen iragankorraren arabera (20/2012 dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoan eta jardun-arloan finkatzen dituena) eta irailaren 22ko 514/2009 dekretuko lehen xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat etorriz (514/2009 dekretua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, prestakuntza-ikastaroak emateko gaur egun onetsita dauden erakundeek baimena 5 urtean behin berritu behar dute, Dekretu horren 25. artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak bete dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Eskatzaileak aurkeztutako agiriei jarraiki, IES Construcción BHI de Vitoria-Gasteiz delakoak baditu dekretuaren 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak, erakunde aintzatetsi gisako kreditazioa jasotzeko direnak. Instalazioak, bestalde, Arabako Lurralde Historikoan daude.

Lau.– Halaber, garatu beharreko ikastaroei buruzko kreditazio nahikoa aurkeztu da, eta zehaztu egin dira gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak, bai berriztatu beharreko espezialitateei bai baimendu beharreko espezialitateei dagokienez.

Bost.– Justifikatu egin dira, halaber, erakundeak espezialitate ezberdinetan ikastaroak emateko dituen giza baliabideak, berriztatu zein baimendu beharreko espezialitateetan.

Sei.– Bestalde, ez da frogatu erakunde eskatzaileak erakunde eskatzaileak ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuaren VII. eranskineko 5 puntuan jasotako baldintzak betetzen dituenik. Errege Dekretu horrek jasogailuen eta mantentze gailuen Erregelamenduan, Autopropultsatutako garabi mugikorrei dagokion «MIE-AEM 4» Jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatu eta bateratua onartzen du.

Hala ere, baldintza horiek betetzea saihestezina denez ikastaroa gauzatzeko, baimena ematea egin daitekeen zerbait dela uste da, beti ere ikastaroaren gauzatze eskaera egiten den unean, eskabide guztiak betetzera baldintzaturik.

Zazpi.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakori jarraituz izapidetu da prozedura, eta erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, IES Construcción BHI de Vitoria-Gasteiz delakoari, profesional baimenduak trebatzeko baimena berritzea eta zabaltzea Beraz, Erakunde Aintzatetsi gisa jarduteko baimena ondoren zerrendatzen diren espezialitateetan izango du:

● Barruko ur-instalazioak: (IA).

● Presiodun gailuak (Galdaragintzako industria-operadorea): (MIC).

● Instalazio termikoak eraikinetan: (IMT).

● Gas instalazioak: (IGA, IGB, IGC).

● Petrolio ekoizkin likidoak: (ICL 1, ICL 2, ICL 3).

● Dorre Garabiak: (MGT).

● Autopropultsatutako garabi mugikorrak, A eta B Kategoriak: (MGA 1 eta 2).

● Edozein Fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea: (GF 1).

● 3 kg baino gutxiagoko fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea: (GF 2).

● Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea: (GF 2e).

● Fluordun gas karga daukaten ibilgailuen girotze ekipoen maneiatzailea: (GF 3).

2.– Dorre-garabi operadorearen banakako kualifikazio-agiria lortzera zuzenduta dauden ikastaroak emateko metodologiari loturik, eta zenbait kasutan ikastaro zehatzen baimentzearen kalterik gabe, ondoren zehazten diren baldintzak bete beharko ditu:

● Dorre garabi simulatzailearen erabilera, trebakuntza praktikoaren heren batetara mugatua egongo da.

● Trebakuntza praktikorako talde bakoitzeko, 10 ikasle egongo dira gehienez. Dena dela, 10 ikasle edo gutxiagoko talde bakoitzaren trebakuntza praktikoa, gutxienez 150 ordukoa izango da.

3.– Ebazpen honetan autopropultsatutako garabi mugikorrei buruz ematen den baimena, ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuak, jasogailuen eta mantentze gailuen Erregelamenduan, Autopropultsatutako garabi mugikorrei dagokion «MIE-AEM 4» Jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatu eta bateratua onartzen duenak, bere VII. eranskineko 5. puntuan jasotako baldintzak, ikastaroak hasi aurretik, betetzearen egiaztapenera baldintzatua dago.

4.– Erakunde honek baimena du kreditazioa duten Arabako lurralde Historikoko instalazioetan kurtsoak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumena duen lurralde-bulegoan, eta egiaztatu egin beharko du: instalazio horiek betetzen dituztela maiatzaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako gutxieneko baldintzak.

5.– Aitortutako entitate orok bete beharko ditu lege eta erregelamenduzko xedapenek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak; ez betetzearen ondorio Erakunde Aintzatetsi kalifikazioaren galera izango da.

6.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari zuzenduta, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta ondorengoek diotenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 22a.

Industria eta Energiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.


Azterketa dokumentala