76. zk., 2013ko apirilaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1921
IRAGARKIA, Uraren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua ustez hausteagatik zehapen-espediente bat irekitzeko ebazpen-proposamena Máximo García de Iturrospe Ochoa de Eguileori jakinarazteko dena.
Erabaki horren jakinarazpen pertsonala Máximo García de Iturrospe Ochoa de Eguileori helarazten saiatu eta huts egin ondoren, iragarki hau argitaratzen da, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkezteko.
Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan:
Uraren Euskal Agentzia.
Orio kalea 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz.
Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunak horren berri izan dezan, iragarki honek banakako jakinarazpenaren balioa baitu.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a.
Izapidegilea,
Esperanza Zurinaga Bañales.