Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2013ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1920

IRAGARKIA, Asier Goiri Uriarte jaunak eskatuta hasi den 2013/93 zenbakiko espedientean berari egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu hori Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

2013ko otsailaren 25ko idazkiaren bidez, Asier Goiri Uriarte jaunari eskatu zitzaion berak egindako eskaera bideratzeko beharrezko dokumentazioa.

Errekerimendu hori ezin izan denez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan. Oharrak:

1.– Interesduna Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio, Bizkaia) joan daiteke, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hor eskura izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Erandio, 2013ko apirilaren 4a.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala