Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2013ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1919

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko otsailaren 8ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten dira Aritz Rodríguez Vega eta Mikel Rodríguez Vegaren izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko otsailaren 8ko Ebazpena ezin izan diegu jakinarazi Aritz Rodríguez Vega jaunari eta Mikel Rodríguez Vega jaunari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaie Aritz Rodríguez Vega jaunari eta Mikel Rodríguez Vega jaunari edo beren ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Aritz Rodríguez Vega jaunari eta Mikel Rodríguez Vega jaunari jakinarazteko, iragarki hau ematen da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 18a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala