76. zk., 2013ko apirilaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 3 orri.)
- EPUB (180 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1910
EBAZPENA, 2013ko martxoaren 15ekoa, Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda –jasotako diru-kopurua barne– jakitera ematen duena. Agindu horren bidez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu ziren.
Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu zituen 2009ko maiatzaren 4ko Aginduko 21.5 artikuluak dionari jarraikiz, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren diru-laguntzen onuradunen –diru-kopurua barne– zerrenda argitaratzea, ebazpen honen eranskinean adierazitakoaren arabera. Agindu horren bidez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu ziren.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 15a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.