Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2013ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
1906

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 4koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baita zer egunetan jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean F88D7 zenbaki profesionala duen praktiketako agentea Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente modura karrerako funtzionario izendatzeari buruzko 2013ko martxoaren 27ko Ebazpena.

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egin zuenari buruzko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2004ko irailaren 15eko Ebazpenaren hemeretzigarren oinarriarekin bat etorriz (irailaren 4ko EHAA, 170. zk.), eta abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 2013ko apirilaren 3an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko martxoaren 27ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, F88D7 zenbaki profesionala duen praktiketako agenteari Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente modura karrerako funtzionario izendatua izan zen.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 4a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala