71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1776
IRAGARKIA, Turismoko zuzendariaren 2013ko otsailaren 4ko ebazpenak VIAJES FERMAR, S.L.ri jakinaraztekoa. Ebazpen horien bidez, honako hamahiru zehapen-espediente hauek irekitzen zaizkio enpresa horri: 48-OT-F-2013-2, 48-OT-F-2013-3, 48-OT-F-2013-4, 48-OT-F-2013-5, 48-OT-F-2013-6, 48-OT-F-2013-7, 48-OT-F-2013-8, 48-OT-F-2013-9, 48-OT-F-2013-10, 48-OT-F-2013-11, 48-OT-F-2013-12, 48-OT-F-2013-13 y 48-OT-F-2013-14.
Hainbat aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da aipatutako ebazpenak Viajes Fermar, S.L.ri jakinaraztea (IFK: B48303044; azken helbidea: Pérez Galdós kalea 1, Bilbo). Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da.
Euskal Autonomia Erkodegoko Turismoko arauak ez betetzea.
Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedienteak aztertu eta espedienteetako dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbo.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Bilbao, 2013ko otsailaren 19a.
Lurralde-ordezkaria,
AINTZANE IZAGUIRRE ETXEBERRIA.