42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1155
IRAGARKIA, 283/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 6 zenbakiko Epaitegian, Patxi Calvo Enriquez jaunak 283/12 auzi-errekurtsoa (prozedura laburtuko izapideak) aurkeztu duela ustezko ezespenaren aurrean, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen 2012ko maiatzaren 28ko 613/12 Ebazpenaren aurka, 2012ko uztailaren 2an jarritako gora jotzeko errekurtsoari dagokionez. Aipatu ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa oinarri hartuta, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko pertsonalari aplikatu beharreko baldintza orokorrak onartzen dira.
Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 18a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.