Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1145

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 148/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 148/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ardo Distribucion de Bebidas, S.A.

Abokatua: Ignacio Arbide Olaizola.

Prokuradorea: Juan Ramón Alvarez Uria.

Demandatua: Rotatxa, S.L.

Gaia: hitzezko judizioko demanda, zenbateko bat erreklamatzekoa.

Judizio horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Alvarez Uria prokuradoreak Ardo Distribución de Bebidas, S.A.ren ordez aurkeztu duen demanda, Rotatxa, S.L. sozietatearen aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 948,54 euro eta demanda aurkeztu denetik sortutako legezko interesak, ebazpen hau eman den egunetik bi puntuz gehituta. Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Rotatxa, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du aurkeztu errekurtsorik (PZLb, 455,1. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2012ko urriaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala