Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1143

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 633/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia - 1. Sekzioa.

Errekurtsoa: 633/12 seme-alabei buruzko neurriak, adostasunik gabeko espedientea.

Errekurtsogilea: Luz Dineyei Arenas Cuellar.

Abokatua: Betran Visus, Mercedes.

Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.

Alderdi errekurritua.

Gaia: Alaba txikiarentzako neurriak hartzea.

2012ko abenduaren 20an, aipatu errekurtsoan 646/12 epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honakoak baitira hitzez hitz:

APELAZIO ZIBILA

Vitoria-Gasteizko Probintzia Auzitegia Mercedes Guerrero Romeo andreak – lehendakari lanean diharduenak -, Iñigo Madaria Azcoitia eta Edmundo Rodríguez Achútegui magistratu jaunek osatzen dute eta bi mila eta hamabiko abenduaren hogeian, epai hauxe eman dute Erregearen izenean

646/12 EPAIA

Salako 633/12 erroiluko apelazio zibileko errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegitik datorrena eta ezkontzaz kanpoko umeentzako neurrien gaineko 315/11 autoen ondoriozkoa dena, Luz Dineyei Arenas Cuevas jaunak sustatutakoa da, hain justu ere Juan Usatorre Iglesias epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Mercedes Betrán Visus letratuaren laguntzarekin, eta 2011ko abenduaren 7an emandako epaiaren aurka. Fiskaltza ere izan da parte. Edmundo Rodríguez Achútegui magistratuak jardun du ponente gisa.

EPAITZA:

1.– Ezetsi egiten dut Juan Usatorre Iglesias epaitegietako prokuradoreak Luz Dineyei Arenas Cuevas andrearen izenean eta ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 2011ko abenduaren 7ko epaiaren aurkakoa. Epai hori 315/2011 prozedura-autoetan eman du Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak.

2.– Alderdi apelatzailea kondenatzea apelazio-errekurtsoaren kostuak ordaintzera, halakorik bada.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtso arruntik.

Ebazpen honen ziurtagiriarekin eta agindu-gutunarekin batera, jatorrizko autoak jatorrizko epaitegira bidali, horren berri izan dezaten eta betearaz ditzaten.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Fabio Andrey Velasquez Valencia demandatua gaur egun non bizi den jakiterik ez dagoenez, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, aipatutako ebazpenen berri emateko.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala