Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1134

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 12koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Pío Pérez Aldasoro, jauna «Gizarte Antropologia» jakintza arloan irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horren deia 2012ko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez egin zen (2012ko abuztuaren 29ko EHAA).

Errektorearen 2012ko uztailaren 20ko Ebazpenaren bitartez (2012ko abuztuaren 29ko EHAA) batzorde bat osatu zen ebazpen horretan bertan deitutako irakasle agregatu plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio, eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira, honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, horiek guztiak kontuan hartuta,

Errektoreak ebatzi du Pío Pérez Aldasoro jauna (NAN: 15963768 S) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea. Kodea: AGC8L1-D00115 - 11. Jakintza arloa: «Gizarte Antropologia». Saila: «Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia». Ikastegia: Filosofia eta Hezkuntza Zientzien F. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Euskal Kultura I» eta «Euskal Kultura II».

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu, eta, kontratazioaren aurretik, lehiaketaren deialdiko 9. oinarrian zehazten den dokumentazio guztia aurkezteko, Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesdunak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordeari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2013ko otsailaren 12a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-9ko Ebazpena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOICOURIA.


Azterketa dokumentala