39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1051
EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendarirena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (L-2012-48-3805-I).
José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ondoko ediktua eman du:
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu ondoren, Sonia Ehiogie andreari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, L-2012-48-3805-I zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:
– Datu ekonomikoak eskatzeko baimena jasotzen duen inprimakia, behar bezala beteta eta guraso biak sinatuta.
Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Lan eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 23a.
Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,
JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.