18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
490
120/2013 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 22an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Esteban Ruiz Álvarez jauna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 22an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.