Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2013ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
286

IRAGARKIA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 19ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da Carlos Alejandro Quisbert García jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2012ko urriaren 19ko Ebazpena ezin izan diogu jakinarazi Carlos Alejandro Quisbert García jaunari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Carlos Alejandro Quisbert García jaunari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Carlos Alejandro Quisbert García jauna non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 18a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala